Abanto Zierbena Aurrera Pauso - Dirulaguntzak

Usurbil Zabalik

Abanto Zierbenan enpresa‑jarduera sustatzeko merkataritza‑lokal hutsetan jarduera ekonomiko berriak abian jarriko dituzten ekintzaileei zuzendutako dirulaguntzak

DIRULAGUNTZAK

  1. ABANTO ZIERBENAN ENPRESA BERRIEN INBERTSIOEI LAGUNTZAK 2022 – ABANTO EKINTZAILEAK 2022
  2. ABANTO ZIERBENAN JARDUERA EKONOMIKO BERRIA IREKITZEKO LOKAL HUTSEN ALOKAIRUA EDO EROSKETA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

 

ABANTO ZIERBENAN ENPRESA BERRIEN INBERTSIOEI LAGUNTZAK 2022 – ABANTO EKINTZAILEAK 2022

 

Onuradunak

Egoitza fiskala edo enpresa‑establezimendua Abanto Zierbenan duen eta aktibo ibilgetu batean inbertitzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.

 

Dirulaguntzen zenbatekoa

Gehienez 1.000 euroko itzuli beharrik gabeko laguntza ezarri da; laguntza hori gehienez 1.100 eurotara areagotu daiteke emakumea izatekotan, Abanto Zierbenan egoitza fiskala daukaten enpresen aktibo ibilgetuan inbertsioa diruz laguntzeko.
Enpresa berriei emandako laguntzen zenbateko metatua erabakitako aurrekontua baino gehiago bada, partida hori aurkeztutako enpresen artean banatuko da; % 10 gehiago emango zaie emakumeek sortutako enpresei.
Diruz lagundu daitekeen inbertsio gisa hartuko da aktibo ibilgetuetan egiten den inbertsio oro (Kontabilitateko Plan Orokorraren 2. Taldea) gehienez urtebeteko epean enpresak Ekonomia Jardueretan alta ematen duenetik edo jarduera hasi baino lehenagoko sei hilabeteetan. Gutxieneko inbertsioak guztira emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren berbera izan behar du.

 

Baldintzak

  • Abanto Zierbena udalerrian jarduera ekonomikoa hastea 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean. Data hori Ogasuneko Errolda Altan (036 eredua) dagoenaren araberakoa izango da.
  • Enpresa‑establezimendua edo egoitza fiskala Abanto Zierbena udalerrian egotea.
  • Lanbide‑Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa edo lan-hobetze gisa izena emanda egotea ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman baino lehenago.
  • Abanto Zierbena Zerbitzuak SLk antolatutako Enpresak Sortzeko Ikastaroa egin izana, betiere aukera badago eta ikastaro hori ez egiteko ez badira ezinbesteko arrazoiak eman.
  • Enpresa Bideragarritasunaren Plana Abanto Zierbenako Udalaren Tokiko Garapen Agentziak onetsita egotea.
  • Enpresak 10 langile baino gehiago ez izatea.
  • Eskatzaileak zein bigarren gradurainoko odolkidetasun‑harremana duten edo bizikidetza‑unitate berekoak diren pertsonek Abanto Zierbenako udalerrian ekonomia-jardueren gaineko zergaren izenburu bereko jarduera bat ez egitea jardueran alta eman eta aurreko urtean; belaunaldi‑aldaketako kasuak izan ezik.
  • Zerga‑izaerako exijentziak dituzten administrazio publikoekin haien betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzarekin dituzten betebeharrak ere.
  • Aktibo ibilgetuetan inbertsioak egitea (Kontabilitateko Plan Orokorraren 2. Taldea) gehienez urtebeteko epean enpresak Jarduera Ekonomikoetan alta ematen duenetik edo jarduera hasi baino lehenagoko sei hilabeteetan. Gutxieneko inbertsioak guztira emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren berbera izan behar du.
  • Enpresaren jarduerak 12 hilabeteko jarraipena izatea eskatuko da.

 

Eskariak aurkezteko epea

2022ko urriaren 31ra arte

 

ABANTO ZIERBENAN JARDUERA EKONOMIKO BERRIA IREKITZEKO LOKAL HUTSEN ALOKAIRUA EDO EROSKETA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

 

Onuradunak

Abanto Zierbenan dagoen merkataritza‑lokal batean jarduera ekonomiko berria abian jarri nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridiko, bizitokia Abanto Zierbena edo beste edozein herri delarik.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Lokala alokatzen edo erosten bada, lehenengo urtean hilean 200 eurorekin diruz lagunduko da. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa ezingo da izan ordaindu beharreko errenta baino handiagoa.

 

Baldintzak

  1. Ekintzailearen eta enpresa‑proiektuaren ezaugarriei dagokienez:
    • Abanto Zierbenan dagoen merkataritza‑lokal hutsa alokatzea edo erostea, Abanto Zierbena Zabalik programaren parte den jarduera ekonomikoa garatzeko.
    • Establezimendu berria irekitzea, Abanto Zierbenako beste establezimendu bat lekuz aldatzea ekarri gabe.
    • Enpresak egoitza soziala Abanto Zierbenan eduki behar du, eta gehienez 10 langile.
    • Enpresak alta emanda egon behar du autonomoen erregistroan eta bere jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergan.
    • Ekintzailearen eta lokalaren jabearen artean alokairu‑ edo salerosketa‑kontratua sinatzea.
    • Jardueraren ekonomia‑bideragarritasuna egiaztatzen duen proiektua izatea.
    • Ekintzaileen eta jabeen artean, ondorengoen eta gainerako senideen artean ez dadila bigarren gradurainoko odolkidetasun‑ edo ahaidetasun‑harremanik egon.
    • Zerga‑betebeharrak egunean izatea eta Gizarte Segurantzarekin dauzkanak egunean izatea, eta Abanto Zierbenako Udalarekin ordaindu gabeko zorrik ez izatea.
  2. Jarduera‑motari dagokienez jarduera hauetakoren bat izan behar da:
    • Txikizkako merkataritza‑jarduerak; azken bezeroarekin edo herriko herritarrekin harreman zuzena izan behar dute.
    • Pertsonei zuzendutako zerbitzuak.
    • Merkataritza‑izaera daukan beste edozein jarduera, kale eta gune zehatz baten ekonomia‑ eta gizarte‑biziberritzea ekarriko duena.
  3. Alokairuaren ezaugarriei dagokienez:
    • Alokatuko den lokalak hutsik egon behar du eta ez du jarduera ekonomikorik izan behar.
    • Alokatuko den lokalaren kontratuak gutxienez 12 hilabeteko iraupena izan behar du.

 
Eskariak aurkezteko epea

2022ko abenduaren 31ra arte

 

Dirulaguntza‑eskaerak aurkezteko tokia

Aurrez aurre Abanto Zierbenako Udalaren Tokiko Garapen eta Enplegu Agentzian (Bizkaia plaza 5, 48500 Abanto Zierbena)
Ordutegia: 08:30 – 14:30, astelehenetik ostiralera
Telefonoa: 94 636 96 44 - Whatsapp 688 67 75 92
Helbide elektronikoa: adl1@abanto-zierbena.eus